IKASTETXEAN
Elkarrizketa tutorearekin
Umeek ordu asko ematen dute ikastetxean. Horregatik, ezinbestekoa da janari-alergiaren bat duten umeen guraso eta/edo tutoreek diagnostikoaren berri ematea ikastetxeko tutoreari.
Nola jokatu ikastetxean
Baliteke janari-erreakzio alergiko larri bat (anafilaxia) gertatzea umea ikastxetxean dagoen bitartean. Horrelakorik gertatuz gero, oso garrantzitsua da lasaitasunez jokatzea: sintomak ezagutu, adrenalina behar bezala jarri eta 112 telefono-zenbakira deitu.